20 urteko Marisol Valles, Ciudad Juarezeko herrixka bateko polizia buru

20 urteko Marisol Valles, Ciudad Juarezeko herrixka bateko polizia buru https://www.gaztezulo.eus/albisteak/20-urteko-marisol-valles-ciudad-juarezeko-herrixka-bateko-polizia-buru/@@download/image/20101155320CIUDAD_JUAREZ.jpg
2012/12/13
berria
CIUDAD JUAREZetik gertuko herri bateko polizia buru izendatu dute berriki 20 urteko Marisol Valles Garcia. Ez du erronka makala, izan ere, 8.500 biztanleko herri honetan Sinaloa eta Juarezeko kartelek errepide nagusia kontrolpean izateko duten borroka latza da; gauez fusilak eskutan dituztela kalean ibiltzen dira bi taldeetako kideak. Narkotrafiko gune garrantzitsua da, Texasko muga hurbil dagoelako. Marisol Vallesek kriminologia ikasketak bukatu berri ditu eta tesia egiten ari da. Kalkulatzen da Ciudad Juarezeko polizien erdia baino gehiago dabiltzala Narkoarekin lankidetzan, ustel.