20 urteak ospatzeko Kerobia taldeak hiru emanaldi eskainiko dituela iragarri du
Kerobia taldea berriz ere agertokietan ikusteko aukera izango dute bere zaleek. "Lagun eta zaleekin abestu eta une on bat pasatzeko asmoz" antolatu dituzte ekitaldi hauek.

Alberto Isaba baxuan, Mikel Zorrilla baterian, Txabas pianotan, Rubén Matilla gitarrarekin eta Xabi Bandini ahotsetan ibiliko dira berriro ere agertoki gainean. Oraindik ordea, ez dakigu kontzertuak non izango diren ez eta egun zehatzak ere. Xehetasunak datorren asteetan iragarriko ditu taldeak.
Bestalde, Konstelazioa deitutako binilo bikoitzaren lehen bidalketak egiten hasi da jada taldea. Edizioa mugatua da eta lortu nahi duenak www.kerobia.com webgunean aurkituko du.