20 talde ekarriko ditu San Miguel Donostikluba jaialdiak

20 talde ekarriko ditu San Miguel Donostikluba jaialdiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/20-talde-ekarriko-ditu-san-miguel-donostikluba-jaialdiak/@@download/image/2011914602doklub_lesbian.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 30etik urriaren 8ra bitartean Señor Chinarro, Nacho Vegas edo Love Of Lesbian bezalako talde garrantzitsuak eta punta puntako DJak entzun ahalko dira Egiako Gazteszenan.

Urte batzuk baditu jada jaialdiak eta gutxika dezenteko entzutea lortu du. Hiriko musika esparrua dinamizatu eta formatu txikiko musika espresioak, hortik klub izena, sustatzeko ideia da jaialdiaren oinarria. Sarreren prezioa 10 eta 15 euro bitartekoa izango da eta gauak estilo banaren inguruan antolatuko dira.

Honela, irailaren 30a Bloody Mary Gaua izango da. Layabouts, Los Coronas eta Arizona Baby taldeek kontzertu bana emango dute, surf musikaren inguruko festa girotuaz. Urriaren 1a Pop Gaua izango da Aias Bartzelonako nesken taldea, Bassmatti&Vidaur gipuzkoarrak, Señor Chinarro eta Pin&Pon DJ ospetsuekin. Kutxa Kultur Festibala Gaua izango da hurrengoa, urriaren 6an, eta rock alternatiboa nahiz elektronika izango dira gauaren errege: Polaroid, Fairlight, Bflecha, eta John Talabot DJa urrenez urren. Erritmo lasaiagoak maite dituenak urriaren 7an izango du bere aukera: slow core-a ikur duen The 99 Call, taulatu gainera gitarra eta harmonikarekin ateratzen den PVL Havoc, Bigott crooner-a eta Clem Sniren indie rocka. Urriaren 8a hiphopari eskainiko zaio, eta artista bakarraren eskutik izango da, Nach lirikoa. Bukatzeko, aurreko guztietara azaldu dena ere ajea gainditu eta beste parranda bat egitera animatzeko moduko kartela urriaren 8an, San Miguel Donostikluba Festa izena daraman azken traka: Muy Fellliniren folk-rocka, Nacho Vegasen originaltasuna eta Love Of Lesbianen pop ausarta.