20 metroko zakila

Ingalaterrako Berkshire hirian gertatu da, 1.064.000 euro baino gehiago balio dituen luxuzko etxe batean: semeetako batek 20 metroko luzera duen zakilatzarra margotu du teilatuan. Semea oporretara joana zegoela, gurasoak aldrebeskeriaz konturatu ziren. Gazteak 18 urte ditu, horrelako bihurrikeriak egiteko handitxoa, ezta?