2 milioi zuhaitz landatu dituen argazkilaria

2 milioi zuhaitz landatu dituen argazkilaria Sebastião Salgado argazkilari ospetsuak eta bere emazteak 20 urte behar izan dituzte ekosistema oso bat berpizteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2-milioi-zuhaitz-landatu-dituen-argazkilaria/@@download/image/oct2015_a14_salgado.jpg
2019/04/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sebastião Salgado argazkilari ospetsuak eta bere emazteak 20 urte behar izan dituzte ekosistema oso bat berpizteko.
2 milioi zuhaitz landatu dituen argazkilaria

Bazenekiten negutegi-efektuko gas isurketen %15 deforestazioaren eraginez sortzen dela? Datuak negargarriak dira; 1990 urtetik hona, 129 milioi hektarea baso desagertu dira, eta milaka landare zein animaliek beren bizilekuak galdu dituzte. Etenik ez duen suntsiketa horren aurka gutako bakoitza ezer gutxi egin dezakeela pentsatuko duzue, baina ez da hala; Sebastião Salgado argazkilari brasildar entzutetsuak eta bere emazte Lélia Deluiz Wanick Salgadok sekulako "miraria" lortu dute.

Salgadok Ruandako genozidioa kubritu zuen 90eko hamarkadan, eta bere herrialdera bueltatzean baso tropikalen suntsiketak erabat tristetu zuen. Argazkilariaren hitzetan, ingurua bezain gaixo sentitu zen. Emazteak, orduan, ingurua berpizteko ideia bota zion; gunea berreskuragarria zela erabat sinetsita zegoen. Eta halaxe egin zuten; hogei urtez, bikoteak eta lan talde txiki batek 2 milioi zuhaitz landatu dituzte gutxienez. Hala, Brasilgo Minas Gerais estatuko Aimorés zonalde osoa berreskuratzea lortu dute, desertu hutsa izatetik baso eder bat bilakatzeraino. 

 

Zuhaitzak landatzearekin batera, 172 hegazti espezie, 33 mamifero espezie, 293 landare 30 anfibio eta narrasti espezie bueltatu dira zonaldera; hala, ekosistema oso bat berreskuratzea lortu dute. Instituto Terra izendaturiko proiektuak sekulako ikasgaia eman dio munduari; borondatearekin, naturari bere lekua bueltatzea posible da. 

Zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua, Salgadok Arteetako Asturiasko Printzearen saria jaso zuen 1998an. Bere argazkien bidez, gizon, emakume eta haurren sufrimendua erakusten saiatu da.