2 Fast 2 Furious (A todo gas 2) *

2 Fast 2 Furious (A todo gas 2) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2-fast-2-furious-a-todo-gas-2/@@download/image/31p44-5.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: John Singleton. Aktoreak: Paul Walker, Tyrese, Cole Hauser, Eva Mendes. Generoa: akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 108 minutu. 
31.zenbakia
2 Fast 2 Furious (A todo gas 2)   *
Singletonek zur eta lur utzi gintuen duela hamarkada bat pasatxo Boyz N the Hood ederrarekin. Spike Lee matxinoaren ikaslerik aurreratuena zela zirudien mutila. Maisuarena bezain gogorra zen arren, sentiberatasun berezia islatzen baitzuen haren zinemak. Denborak, tamalez, guztia irudipen hutsa besterik ez zela erakutsi digu. The Fast and the Furious erdipurdikoaren bigarren atala da horren lekuko. Auto lasterketa sinestezinak, neska katxarro silikonatsuak eta bigarren mailako akzioa, alegia. Vin Diesel burusoil gihartsuaren parte hartzerik gabe, gainera. Autoak politak dira, behintzat.