“2. bol.”

“2. bol.” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2-bol/@@download/image/38p16-2.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: B. Malone
Pin, Pan, Pun Band
38.zenbakia
Etsaiak taldea banandu zen, baina errautsetatik proiektu interesgarri asko sortu dira. Auo abeslariak gidatzen du hamaika partaideko Pin Pan Pun Band, eta abesteko betiko modu berarekin egiten du. Osagai asko ditu taldeak: gitarra gogorrak, oinarri elektronikoak, txalaparta, koroak... eta horren guztiaren nahasketa da emaitza. Zati instrumentalei muzin egin gabe —entzun bestela "Pin Pan Pun festa" abestiaren hasiera—, barne garapena bilatzen duten abestiak dira. Eta hor dute hain zuzen, indarra. Telesforo Monzonen "Aupa gizona ta neskatil!" kantuaren bertsioa bitxi geratu da, benetan. Diskoaz haratago, zuzenekoa ikusteko irrikaz gaude: seguru asko, hor emango dute beren onena.