“2” ***

“2” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2-2/@@download/image/ELKANO_BROWNING_CREAM_2.jpg
2010/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Elkano Browning Cream
106.zenbakia
Askotan gertatu bezala, Euskal Herrian (edo munduko edozein txokotan) kaleratutako disko askok merezitakoa baino oihartzun txikiagoa izaten dute. Zoritxarrez, musika beltzaren eremuan kokatzen ditugun erritmoak lantzen dituzten euskal musikariak gutxi dira eta itzalean geratzen dira normalean. Eskarmentu handiko Mikel Azpiroz musikariak (Fermin M., Parafunk eta abar) oso ekimen interesgarria jarri zuen abian  2005 urtean Franc Mantega bateria jotzailearekin (Alpha Blondy, Massive attack, besteak beste) eta Matt Harding gitarra jotzaile eta abeslariarekin batera. Jazz eta funk doinu dotoreak Hammond organoaren gidaritzapean. Disko txukuna eta kolaborazio interesgarriekin osatua.