2.000 euro hieroglifiko bat argitzeagatik

2.000 euro hieroglifiko bat argitzeagatik Frantzia iparraldean aurkitzen den haitz honetan idatzitakoa ulertzeko gai zara? Batzuek euskara dela diote, besteek bretoiera... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2-000-euro-hieroglifiko-bat-argitzeagatik/@@download/image/ces-derniers-jours-beaucoup-de-personnes-se-sont-rendues_4571560.jpg
2019/05/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Frantzia iparraldean aurkitzen den haitz honetan idatzitakoa ulertzeko gai zara? Batzuek euskara dela diote, besteek bretoiera...
2.000 euro hieroglifiko bat argitzeagatik

Plougastel-Daoulas herrialde frantziarrean zeinu ulertezinekin edertutako haitz bat dute. Inork ez daki zein hizkuntzatan idatzirik dagoen, eta askok Rosetta harri frantziarra ezizena jarri diote. Haitz hau soilik marea baxua dagoenean ikusi daiteke, eta herriko alkateak deialdi bat kaleratu du; bertan idatzita dagoena deszifratzen duenak 2.000 euroko saria eramango du.

Hala, mundu osoko hizkuntzalari eta arkeologoak deitu dituzte harri hau bisitatzera; Dominique Cap alkatearen hitzetan, batzuek euskera dela uste dute, eta beste batzuek aldiz, bretoiera. Dagoeneko lau urte pasa dira haitz hau aurkitu zutenetik, eta ikertu duten arkeologoek diotenez, duela mende ugari idatzi zituzten bertan grabatutako zeinuak. 

Aipatutako zeinuekin batera, 1786 eta 1787 datak ere ageri dira zizelkatuta. Dena den, Veronique Martin ikerlariaren esanetan, data horiek beranduago idatzi ziren. Ziur aski, harria gerrateetan erabili zuten jaurtitzeko, eta horregatik amaitu zuen uretan. Hain zuzen, Erresuma Batua eta Frantzia arteko kostako zonalde horrek ehunka guda bizi izan ditu; batzuen ustetan, gerretako mezu estrategikoak gordetzen ditu haitzak. Nork asmatuko ote du?