1993. urtetik 28 espezie desagertzetik salbatu dira

1993. urtetik 28 espezie desagertzetik salbatu dira Espezie hauek babesteko ezinbestekoa izan da gizakiaren laguntza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1993-urtetik-28-espezie-desagertzetik-salbatu-dira/@@download/image/https___blogs-images.forbes.com_grrlscientist_files_2019_02_PuertoRicanAmazonparrot1-1200x720.jpg
2020/09/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Espezie hauek babesteko ezinbestekoa izan da gizakiaren laguntza.
1993. urtetik 28 espezie desagertzetik salbatu dira

Honezkero desagerturik egon beharko luketen 28 espezie Lurrean jarraitzen dute gurekin; albiste eder hau Conservation Letters-ek argitaratutako ikerketak zabaldu du. Hain zuzen, 1993tik gaur arte egindako ikerketaren arabera, hegaztien 21-37 espezie bitarte salbatu dira desagertzetik, eta ugaztunen 7-16 espezie bitarte. Baina, nola salbatu dira?

Hegaztien kasuan, hainbat dira desagertzea ekidin duten faktoreak; espezie inbaditzaileen kontrola (21 espezie salbatu dira), Zoologikoak eta bildumak (20 espezie salbatu dira) eta babeslekuak (19 espezie salbatu dira). Aldiz, ugaztunen artean 14 espezie babes legeei esker salbatu dira, eta beste 9 Zoologikoei eta bildumei esker.

Gizakiaren esku hartzea ezinbestekoa izan da espezieen desagertzea ekiditeko; ikerketak dioenez, animalia horiek babesteko neurririk gabe, espezien desagerpena laukoiztu egingo zen azken urteetan. Babes lege eta proiektuen arrakasta ikusirik, 2030. urterako bioaniztasunaren galera ekiditeko proiektu berriak jarriko dituze martxan.