180 mila parte hartzaile Euskaraldian

180 mila parte hartzaile Euskaraldian Aurtengo edizioan %77 Ahobizi izan dira eta %23 Belarriprest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/180-mila-parte-hartzaile-euskaraldian/@@download/image/Euskaraldia-640x426.jpg
2020/12/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aurtengo edizioan %77 Ahobizi izan dira eta %23 Belarriprest
180 mila parte hartzaile Euskaraldian

Amaitu da Euskaraldiaren bigarren edizioa; oraingoan pandemia garaian eta alarma estatuan egin da, eta parte hartzea %20 jaitsi da lehen edizioarekin alderatuta; gauzak horrela, antolatzaileen esanetan 179.780 lagunek eman dute izena aurtengo Euskaraldian. Azaroaren 20ean hasi zen, eta gaur eman diote amaiera, Euskararen Egunaren ostean.

Datuen arabera, aurten %77 Ahobizi izan dira eta %23 Belarriprest; gainera, %29k lehen aldiz eman dute Euskaraldian izena. Datu esanguratsu bat; aurreko edizioan bezala, emakumeak nagusi izan dira, %62 guztira. Adinei dagokionez, %23 16-29 urte bitartekoak izan dira, %35 30-44 urte bitartekoa, %29 45-59 urte bitartekkoa eta %12 60 urtetik aurrerakoa.

Parte hartzaile gehienak gipuzkoarrak izan dira, %44; hurrena bizkaitarrak, %34,25; parte hartzea txikiagoa izan da Nafarroan (%11), Araban (%8,5), Lapurdin (%1,5), Nafarroa Beheran (%0,5) eta Zuberoan (%0,1). Diasporatik aldiz Euskaraldian parte hartu dutenen %0,25ek eman dute izena.