18 urterekin errege

Toroko erreinua Ugandan dago. Oyo Nymba Kabamba Iguru Rukidi IV.a errege izendatu berri dute ofizialki, 18 urte bete berritan. Berez, hiru urte zituela bilakatu zen errege, aita hil zitzaiolako, eta Guiness errekorren liburuan sartu zuten horren gazte tronua lortzeagatik. 18 urte bete arte, baina, ez ditu erregeari dagozkion eskumenak bere gain hartu. Toroko erreinuan erregea ez da estatu burua, baina garrantzitsua izaten jarraitzen du. Esate baterako, haren sinadura ezinbestekoa da ezkontzak legezkoak izan daitezen. Herritarren benetako arazoek sinadura bat baino gehiago beharko dute, ziur.