18 urte baino gutxiago badituzu, beharbada, ezingo duzu TikTok egunean ordubetez baino gehiago erabili

18 urte baino gutxiago badituzu, beharbada, ezingo duzu TikTok egunean ordubetez baino gehiago erabili Ordubeteko erabilera muga gainditzeko erabaki aktiboa egin beharko da aplikazioan. 13 urtetik beherako erabiltzaileek gurasoen baimena beharko dute TikTok erabiltzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/18-urte-baino-gutxiago-badituzu-beharbada-ezingo-duzu-tiktok-egunean-ordubetez-baino-gehiago-erabili/@@download/image/Captura de pantalla 2023-03-06 a las 9.34.35.png
2023/03/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ordubeteko erabilera muga gainditzeko erabaki aktiboa egin beharko da aplikazioan. 13 urtetik beherako erabiltzaileek gurasoen baimena beharko dute TikTok erabiltzeko.
18 urte baino gutxiago badituzu, beharbada, ezingo duzu TikTok egunean ordubetez baino gehiago erabili

Laster, 18 urtetik beherakoen eguneko erabilera ordubetera mugatuko du TikTokek. Hori bai, gomendio bat izango da. 60 minutuak gainditzean aplikazioak pasahitz bat eskatuko die erabiltzaileek bideoak ikusten jarraitu ahal izateko, hau da, gazteei erabaki aktiboa exijituko die. 

13 urtetik beherakoen artean gomendioa ez da horren gomendio izango. Hauentzat ere ordubete muga egongo da bai, baina hortik aurrera ordu erdian behin guraso edo tutoreei eskatuko diete pasahitza sartzeko, ez erabiltzaileari berari. 

Aplikazioa, astero, TikToken erabileraren inguruko txostena ere bidaliko dei, bertan igarotako denboraren eboluzioa ikusi ahal izateko. Helburua gazteenek mugikorraren aurrean igarotzen duten denboraren kudeaketa kontzientea egitea da. 

13 urtetik beherakoen kasuan, euren arduradunek erabaki ahalko dute orotara zenbat denbora igaro ahal izango duen aplikazioan eta egunaren arabera gehiago ala gutxiago izan liteke. Hau gutxi ez eta, erabiltzaileei lotara joateko jakinarazpena ere bidali nahi die aplikazio ezagunak, gauean offline noiz egon nahi duten errazago planifikatu dezaten. 

Erabiltzaile nerabeen artean, Tiktokek baditu beste muga batzuk: 13-15 urte bitartekoen profilak pribatuak dira berez, zuzeneko mezuak bidaltzeko gutxienez 16 urte behar dira, eta adin txikikoek ezin dituzte egin zuzeneko bideoak.