1,75 milioi espezie

1,75 milioi espezie https://www.gaztezulo.eus/albisteak/175-milioi-espezie/@@download/image/14p43-1.jpg
2012/12/13
berria
Zenbat izaki espezie bizi gara munduan? Ez dago zehatz-mehatz jakiterik, baina dena den, 1,75 milioi inguru dira. Haietatik, 280.000 landareak dira, 70.000 onddoak eta gainontzeko gehienak, animaliak. Animalien artean, ornodunak 50.000 espezie dira (9.500 hegaztiak, 7.000 narrastiak, 5.000 anfibioak eta 4.500 ugaztunak). Batuketa egin baduzue, honezkero konturatuko zineten 1,75 milioi kopuru horretara iristeko espezie ugari falta direla oraindik. Zer dira gainerakoak? Intsektuak. Munduan 1,4 milioi inguru intsektu mota daude!