16.000. antzezpen jarraian

Parisko Huchette karrikako antzokian, Eugene Ionescoren La Cantatrice Chauve lanaren 16.000. antzezpenaren muga gainditu dute. Izan ere, 1957tik antzeztu dute egunero igandean izan ezik antzerki absurduaren maisulan hau. Huchette karrikakoa antzoki berezia da. Eszenatokiak 20 metro karratu eta 90 eserleku besterik ez ditu. Antzezpena hastear dela, argi gorri bat pizten dute, bizilagunak isilik egon daitezen; ondo-ondoan baitaude etxebizitzak. Besteak beste, Camus, Orson Wells, Picasso eta beste artista asko izan ditu ikusleen artean. La Cantatrice Chauve 1950ean estreinatu zutenean, porrot egin zuela pentsatzea ere!