"1512an konkistatuak 2012an bizirik!" egun osoko jaialdia, Iruñean ekainaren 5ean

"1512an konkistatuak 2012an bizirik!" egun osoko jaialdia, Iruñean ekainaren 5ean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1512an-konkistatuak-2012an-bizirik-egun-osoko-jaialdia-irunean-ekainaren-5ean/@@download/image/20115125766NAFARROA1512-2012.jpg
2012/12/13
berria
"1512an konkistatuak 2012an bizirik!" egun osoko jaialdia, Iruñean ekainaren 5ean
Nafarroako hiriburuan festa eta aldarrikapena uztartuko dituen egunaantolatu dute, Gaztelako tropek Nafarroako erreinua indarrez hartu eta500 urtera Euskal Herriak bizirik dirauela ozen esateko.

Jaialdia Iruñeako Alde Zaharrean egiteko asmoa dute. Egun osoan zehar eta gune ezberdinetan barrena, 1512 urtean Gaztelako tropek konkistatu zuten Nafarroak 500 urte geroago bizirik jarraitzen duela aldarrikatuko dute. Ideia hori bera biltzen du leloak –1512an konkistatuak, 2012an bizirik!– eta Gozategi taldeak propio prestatutako abestiak: Nafarroa bizirik.
Historiari eta memoriari erreparatuko dion eremu bat izanen da, beste bat herri kirolentzat, eskulangileak, haurrentzako ikuskizunak, musika zuzenean... eta, jaialdia are gehiago aberasteko, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik gonbidapena luzatu dute Euskal Herriko edozein txokotako txistulariei, txalapartariei, pailazoei, gaitariei, antzerkigilei, batukadei, herri kirolariei, malabaristei, bertsolariei, oroimen historikoa lantzen duten taldeei, txarangei, joteroei... eurekin harremanetan jar daitezen ingo@1512-2012 helbidearen bitartez.
Ekainaren 5ean, Iruñean, aldarrikapena eta festa nahastuko dira "orain dela 500 urte konkistatutako herria oraindik ere hemen eta bizirik dagoela erakusteko".
Data hurbildu ahala, informazio zehatzagoa plazaratuko dutela adierazi dute, baina honezkero aurreratu dute egun horretan bertan –ekainaren 5ean– aurkeztuko dutela Nafarroako konkistaren inguruko musika bilduma bat, Euskal Herriko osoko musika talde eta bakarlari desberdinen artean osatua.