15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako “Euskararen Lorategia” erakusketa birtuala zabaldu du Bilboko Euskararen Etxeak

15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako “Euskararen Lorategia” erakusketa birtuala zabaldu du Bilboko Euskararen Etxeak Ikasleek euskararekin duten harremanari buruz hausnartu dute jardun artistikoaren bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/15-eta-18-urte-bitarteko-ikasleek-egindako-201ceuskararen-lorategia201d-erakusketa-birtuala-zabaldu-du-bilboko-euskararen-etxeak/@@download/image/euskararen lorategia.png
2024/06/19
Ikasleek euskararekin duten harremanari buruz hausnartu dute jardun artistikoaren bidez.
15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako “Euskararen Lorategia” erakusketa birtuala zabaldu du Bilboko Euskararen Etxeak

Euskararen Interpretazio Zentroak eskaintzen duen Eskola Programan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu dute Euskararen Lorategia erakusketa. Euskarak ikasleengan eragiten dituen iritziak ere bildu dituzte collagetan txertatutako testuekin egindako zuhaitzean.  

Euskararen Lorategia DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleek landu dute, ikasleak euskararen aniztasunaz jabetu eta euskararekiko duten harremanari buruz gogoeta egin dezaten. Horretarako, haien sormena garatzen dute collage teknikaren bitartez.

Joxemiel Barandiaran antropologoaren esaldi ezagun batetik abiatzen da erakusketa: “Lorategi batean dauden hainbat eta hainbat lore eta landareren artean gu (euskaldunok) gara beste landare bat edo lore mota bat, ezberdina, eta gureak ere, besteak bezala, bizitzeko eskubidea du”. Barandiaranen hitz horiek oinarri hartuta, ikasleek euskararen askotasunaren eta euskararekiko duten atxikimenduaren inguruan hausnartu dute, jardun artistikoaren bitartez.