149-0!!!

149-0!!! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1490/@@download/image/27p4-1.jpg
2012/12/13
berria
149-0!!!
Madagaskarko futbol talde batek 149 gol sartu zituen bere atean, epailearen erabaki baten kontra protesta egiteko. Stade Olympique L´Emyrne (SOE) taldeko entrenatzaileak, epailearekin eztabaidatu eta gero, beren atean golak sartzeko agindu zien taldeko jokalariei. Guztira, 149 gol sartzea lortu zuten (1,6 gol minutuko) eta horri esker, talde aurkariak, Adema-k, inoizko garaipenik handienaren errekorra eskuratu du. Jakina, Ademako jokalariak eta jarraitzaileak zur eta lur geratu ziren SOEko jokalarien jarrera ikusita.