Hamalau urteko estatubatuar batek azaleko minbizia tratatzen duen xaboia sortu du

Heman Bekelek Zientzialari Gazteen Erronka txapelketan parte hartu zuen eta bere asmakuntzagatik 25.000 dolar irabazi zituen. Berak sortutako xaboiak azaleko minbizia tratatzen laguntzen du eta, gainera, tratamendu oso merkea da, edonorentzat eskuragarri dagoena. 0,50 dolar baino ez da kostatzen. Egun dauden tratamenduek 40.000 dolar baino gehiagoko kostuak dituzte.
Azaleko minbiziak, batez ere, garapen fasean dauden herrialdeei eragiten die. Horregatik Bekele-k bere proiektua arazo honi, hau da, pertsona guztiok tratatuak izateko eskubideari, irtenbidea ematera bideratu zuen.
Bekele hunkitu egiten zen pentsatzean familia askok sendatzearen edo etxera janaria eramatearen artean aukeratu behar zutelako. Horregatik, azaleko minbizia ikertzen hasi zen eta zelula detritikoetan sakondu zuen. Bere ustez, hauek dira azala babesten dutenak erantzun immune bat emanez.
Horrela, azaleko minbizia tratatzeko tratamendu oso merke bat sortu du: xaboia. Xaboi berezi honek 0,50 dolarreko kostua du eta, beraz, edonoren eskura dago, tratamenduaren edo jatearen artean aukeratu beharrik ez izateko .
Hemen 14 urteko gazteak lehiaketarako aurkeztu zuen bideoa: