13 TAUPADA

Hemen duzue Sharon Stoner oñatiarren bigarren disko luzea. Hamairu taupada dira, hamairu abesti bihotz-bihotzetik konposatuak, hirukote honek odol kolpe bakoitzean bizitza jokatuko balu bezala. Oso soinu potentea lortu du taldeak, eta abestiek ez dute tarterik uzten arnas hartzeko. Mikel Zarketa gitarrajolea eta Egoitz Olalde bateriajolea bikain ari dira, baina bereziki azpimarratzekoa da Iñigo Ibarrondo baxujole eta kantariaren lana. Diskoa oso goian hasten da Begi beltzak kantuarekin, baina gero, abesti luze asko dagoen arren, mailak ez du behera egiten. Ondo.