127 HOURS

Aron Ralston mendizalearen bizitzan oinarritutako filma. 2003ko maiatzean, Utahko kanoi batean eskalatzen ari zela, besoa harrapatuta geratu zen Ralston. Seigarren egunean, erabaki gogorra hartu behar izan zuen: bertan hil edo besoa moztu. Slumdog Millionaire (2008) koloretsuan egin legez, Boylek irudi ederrak eta istorio zirraragarria batu ditu. Kritikariek James Francoren lana goraipatu dute.