“12 Inch Selection”

“12 Inch Selection” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/12-inch-selection/@@download/image/22p15-3.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
More Rockers
22.zenbakia
Smith & Migthy-ren gose zara? “Life Is...” azken lana maisu lana dela genioen aurreko alean. Adi. More Rockers izenpean, Bristolekoek jungle eta dub erritmoekiko maitasuna erakusten digute bilduma honetan. Dantzarako eta Sound System-etarako propio egindako baseen gainean, Navigator (D Note, Freestylers...) bezalako MC-ek jarri dute ahotsa. Virginia, Henry & Louis eta On-ek ere kolaboratu egin dute. Neurriz hartu gero!