114 Xianeko gerlari gehiago

Xianeko gerlari gehiago aurkitu berri dituzte Txinan. Estatuak dira, eta ia bi metro luze dira. Kristo Aurretik estatuaz eta objektu baliotsuz inguratuta hilobiratu zuten Quin Shihuang lehen enperadorea, hilik egonik ere botereari eta aberastasunari eutsiko ziolakoan. 1974an nekazari batek bustinezko beste hainbat soldadu aurkitu zituen lurpean. Aurkikuntza hura Egiptoko Tutankamon faraoiaren hilobiarenarekin parekatu izan dute.