113.ean senar

113 urteko somaliar bat, Ahmed Muhamed Dore izenekoa, 17 urteko Safia Abdulerekin ezkondu da. Seigarren ezkontza du Ahmedek, eta neska maitemintzeko esperientzia erabili duela adierazi du. Berri agentziek bidalitako albistea sinpatikoa da, tipoak, 113 urterekin, oraindik ere ezkontzatarako umorea izatea ez baita meritu makala. Baina neskaren adierazpenak ez dira inon ageri. Bistakoa da inork ez diola ezer galdetu.