1.024 aldiz larrialdi zerbitzuetan

1.024 aldiz larrialdi zerbitzuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1024-aldiz-larrialdi-zerbitzuetan/@@download/image/15p4-1.jpg
2012/12/13
berria
1.024 aldiz larrialdi zerbitzuetan
Espainiako gizon bat, azken hamasei urteetan, 1.024 aldiz egon da larrialdi zerbitzuetan. Hau da, sei egunetan behin erietxera joan da. Larrialdi zerbitzuetara hainbeste alditan joatea ez da batere normala eta beraz, baten batek pentsa dezake gizarajoa gaitz larriak jota dagoela. Sendagileek diotenez, gure istorioko protagonista gaixo dago, baina hala ere, oso gaixotasun bitxia du, Munchausen izeneko gaitza, hain zuzen. Sendagileen arabera, gaitz hau dutenek arreta bereganatu nahi dute eta horrexegatik, gaixo plantak egin ohi dituzte.