10.000 polizia kalera

Bukaresteko taberna eta etxeetan algara dezente entzungo zen Barne Ministroak, Vasile Blagak, gobernuak hartu duen neurri berria ezagutzera eman duenean: 10.000 polizia kaleratuko dituzte euren lana aurrera eramateko gai ez direlakoan. 30.000 poliziak postua lagun edo senideren baten 'entxufe' bidez eskuratu duela ere gaineratu du Errumaniako agintaritzak. Uniformedunak gauzaezak eta 'entxufatuak' direla entzutea bai, baina agintari politikoek hain modu garbian esatea ez da ohikoa. Hemen ere, kolore guztietakoak eta kopuruz soberan dauzkagularik, krisi ekonomikoa apaltzeko neurri interesgarria izan liteke.