10.000 biktima berri Txilen

10.000 biktima berri Txilen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/10000-biktima-berri-txilen/@@download/image/20111078287pinochet.jpg
2012/12/13
berria
10.000 biktima berri aitortu ditu Txileko gobernuak. Pinocheten diktadurak buruturiko krimenen biktimak ofizialki 28.000 ziren gaurdaino, eta orain 9.800 tortura kasu eta 200 desagertu gehitu zaizkie. Atxilotu eta desagerturikoen senideen elkarteak jakinarazi du aitorturiko 38.000 biktimen kopuru hau kasu guztien %30 baino ez dela. Datuak hotzak izaten direla esan ohi da, kasu honetan odola izozten dute.