%100 hidrogenoarekin bultzatutako munduko lehen trenak martxan daude Alemanian

%100 hidrogenoarekin bultzatutako munduko lehen trenak martxan daude Alemanian LNVG Alemaniako tren erregionalen erakundea munduan lehena da %100 hidrogenoz bultzatutako trenak erabiltzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/100-hidrogenoarekin-bultzatutako-munduko-lehen-trenak-martxan-daude-alemanian/@@download/image/LNVG-tren-hidrogeno.jpg
2022/09/08
LNVG Alemaniako tren erregionalen erakundea munduan lehena da %100 hidrogenoz bultzatutako trenak erabiltzen.
%100 hidrogenoarekin bultzatutako munduko lehen trenak martxan daude Alemanian

Oraindik dieselarekin dabiltzan tren gutxi batzuk badituzte ere, gehienak elektrikoak dira. Orain, hidrogenoz bultzatutako trenak ere txertatu dituzte. 

Hidrogenozko tren hauek Cuxhaven, Bremerhaven, Bremervörde eta Buxtehude ibilbide berriak egiten dituzte. Hidrogenozko erregaia Alstom deitutako erakunde frantsesak ematen dio Alemaniako LNVG tren erakundeari, tren modelo hau saldu dion berak.

Tren modelo hauek 1.000 kilometro egin ditzakete depositua bete gabe, eta, beraz, herri txikien arteko bidaietan ez da beharrezkoa izango zerbitzua bukatzen den arte edo egunaren amaierara arte betetzea. 

Dirudienez, tren modelo hauen sortzailea den Alstom erakundeak tren hauek Amerikako Estatu Batuetara ere eraman nahi ditu, bertan dieselarekin dabiltzan trenak erabiltzen jarraitzen baitute.