100 artista baino gehiago izango dira BBK Liven

100 artista baino gehiago izango dira BBK Liven Jaialdian izango dira J Balvin, The Killers, Placebo, Nathy Peluso, Chill Mafia, Ezpalak, Bulego eta Nøgen, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/100-artista-baino-gehiago-izango-dira-bbk-liven/@@download/image/bbkl.jpg
2022/06/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Jaialdian izango dira J Balvin, The Killers, Placebo, Nathy Peluso, Chill Mafia, Ezpalak, Bulego eta Nøgen, besteak beste.
100 artista baino gehiago izango dira BBK Liven

BBK Live-n 15. edizioa uztailaren 7tik 9ra izango da eta 100 artista baino gehiagok hartuko dute parte, orain arteko kopururik altuena. Hamabi agertoki prestatuko dituzte; horietatik zazpi Kobetamendiko esparruaren barruan egongo dira, beste bat Arraiz mendiko kanpinean eta beste lau hiriaren erdigunean.

Nagusia izeneko agertokian LCD Soundsystem, Berlineko Moderat hirukotea, The Killers, Stromae,  J Balvin kolonbiarra, Pet Shop Boys, Rigoberta Bandini, Zahara, Lori Meyers, Cariño, Ginebras, eta Nøgen.

San Miguel agertokian Supergrass taldeaz gain, honako musikari hauek ere arituko dira: M.I.A, Caribou, Placebo, Bomba Estereo, Nathy Peluso, BICEP, Inhaler, Four Tet, Sen Senra, Nacho Vegas, Depresion Sonora, Shego eta Ezpalak.

Beefeater triangelu formako karpan Rusowsky, Alizzz, TOMM¥ €A$H, Mykki Blanco, Peaches, Nilüfer Yanya, eta Romy izango dira, besteak beste. Txiki agertokian, berriz, Phoebe Bridgers, Stella Donnelly, Ed Maverik, Dorian, slowthai, WOS, Carolina Durante eta  Chill Mafia arituko dira.

Firestone agertokian SIMONA, Axolotes Mexicanos, Erik Urano, DouleurDolor, Yawners, Venturi eta Bulego izango dira, eta baita Coach Party, Lynks eta Billie Marten ere. Basoan, elektronika unibertsaleko punta-puntako artistak bilduko dira, hala nola The Blessed Madonna, Carl Craig, Helena Hauff, DJ Python, Lena Willikens, John Talabot, eta Dave P.

Lasai izeneko eremuan, aldiz, Cosmo Vitelli, Dinamarca, Yu Su, Iro Aka, Ivan Smagghe, Kelman Duran, DJ Voices eta Sangre Nueva. Jaialdiko kanpinean ere izango da musika. Musikaz gain, sukaldaritza postuak izango dira eta baita jaialdiaren merchandising esklusiboz eta artista eta diseinatzaile independenteen bildumez osatutako azoka ere. 

Hirian ere musika nagusi
Bilbo hirigunera ere jaitsiko da jaialdia eta lau agertoki kokatuko dituzte bertan musikaz dohainik gozatu ahal izateko. Ostegun eguerdian, Gran Vian, Goxua 'n Salsa orkestra kolonbiar-nafarraren emanaldia izango da. 

Gainerako tokietan Jordi Evole buru duen Los Niños Jesús taldea, Soledad Velez txiletarra, Soleá Morente eta Rosa Pistola arituko dira. Hauez gain, Mainline Magic Orchestra, Merina Gris, La Plazuela, The Parrots, Ramonets eta Raitx ere izango dira. 

Sarrerak eta autobusak
Eskumuturrekoak ohiko lekuetan jaso ahal izango dira, San Mamesen, BBK aretoan eta BEC!en. Bestetik, San Mames-Kaputxinoen plazatik eta BEC-etik irtengo dira doako autobusak. Igoera ordenatzeko eta pilaketak saihestu edo arindu nahian, aurrez erreserbatu beharko den autobusen aparteko zerbitzua jarriko dute aurten martxan antolatzaileek, modu esperimentalean. Erreserba jaialdiaren webgunetik edo app-etik egin beharko da eta zerbitzua datozen egunetan egongo da eskuragarri.