10 satelitearen misterioa

"10" izena du Jupiter planetaren sateliteetako batek. Satelite hau inguratzen duen hodeiaren jatorria misterio handia izan da urte luzez. Baina, azkenik, misterioa argitu egin du AEBetako eta Frantziako ikerlari talde batek. Kontua da 10-ek sumendi ugari dituela eta, sumendiok gatza isurtzen dutela. Gatzak sodioa eta kloroa ditu, eta hain zuzen, kloroak sorrarazten du ditxosozko lainoa. Eguzki sistemako astroen artean, aktibitaterik handiena duena da 10 satelitea. Beraz, badakizue: inoiz, etxean, gatza bukatzen bazaizue, Jupiter aldera egin dezakezue bidaia.