“10 programa gaiztokian”

“10 programa gaiztokian” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/10-programa-gaiztokian/@@download/image/48p14-1.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Izaera
48.zenbakia
Burua sekula sartu al duzue etxeko garbigailuan? Astindu horiek sentitu dituzue burmuinean? Horren antzeko zerbait da Izaera taldearen disko hau. DUT, Lisäbo eta antzeko taldeen ildotik, hirukote honena su-etenik gabeko proposamena da. Oinarri erritmiko pisutsuak dira kanten abiapuntua, eta horien gainean, gitarra akorde arraroek eta ahots urratuak hartzen dute protagonismoa. Musika erreferentzia eta keinu asko topa litezke abestietako pasarteetan, Dead Kennedys mitikoak gogorarazten dizkigun “Nafarroa Über Alles” oihu zornetsuan, esaterako. Amaitzeko, bi kontutxo. Bat: Karlos Osinaga ekoizleak soinu trinko eta bikaina lortu du. Bi: Bonberenea Produkzioak ziliguak eginiko diseinua aparta da, beti bezala.