10 kandela Antxeta Irratiarentzat

10 kandela Antxeta Irratiarentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/10-kandela-antxeta-irratiarentzat-2/@@download/image/2011243353antxeta.jpg
2012/12/13
berria
10 kandela Antxeta Irratiarentzat
10 urte igaro dira Antxeta Irratiak lehen emanaldia egin zuenetik. Egoitza Hendaian duen arren, irratiaren ahotsa Irunera, Biriatura, Urruñako Pausu auzora eta Hondarribiara ere heltzen da muga madarikatu hori lausotuz. Hilaren 14an Zorion Besta antolatzeko asmoa dute, egindako bidea ospatuz 10 kandelei putz egin eta begiak etorkizunean paratzeko. Urte askotarako, segi horrela!