1.000 euroraino lanera bizikletan joateagatik
Europa hiriko kutsaduraren aurka borrokan dabil. Ohikoena garraio publikoa subentzionatzea izan ohi da. Hiri asko, ordea, bizikletaren erabilera bultzatzen saiatzen ari dira.
Hiri horien artean Belgika dago, bizikletan lanera bidean egindako kilometro bakoitzagatik ordaintzen du eta 1.000 euroraino eskuratzeko aukera dago. Frantzian batura 800 eurotaraino iritsi liteke.
Belgikan urtebete da plan hau martxan jarri zenetik. Honela, lanera egunero bizikletan joaten diren langileek kilometroko 0,25 zentimoko laguntza bat jasotzen dute. Kopurua Estatuak ordaintzen die euren erakundeko nominen bitartez eta ez du inolako zergarik. Honela, egunero bizikletan 20 kilometro egiten badira, urtean 1.050 euro lirateke.
Espainiar estatuan horrelako egitasmoa planteatu nahian dabiltza, nahiz eta oraindik apur bat geratzen den errealitate bihurtzeko. Zer iruditzen zaizu ideia?

