@ wang, izen ederra

Txinako Zhegzhou hiriko gizon batek @ izena jarri nahi izan dio seme jaio berriari. Wang abizena duen gizona internauta sutsua da, eta bistan da ez diola buruari gehiegi eragin semearen izena aukeratzeko
Dena dela, funtzionarioek ez diote @ izena jartzen utzi, legeak herritarren izenetan zenbakiak eta ikurrak jartzea debekatzen duelako. Aita internet zaleak kexa aurkeztu dio gobernuari. Lortuko ote du semeari nahi duen izena jartzea?