Valley of Smoke ****

Intronautek post metaletik rock progresiborantz bidaiatu dute, jazzetik igaro eta torlojuari bira bat gehiago emanez. Berritzeko egindako bide gogorra taldekideen kalitate teknikoak samurtu du. Instrumentu bakoitzak bere dirdira du diskoan, lekuz kanpo ezer utzi gabe eta aldiro-aldiro pasarte txundigarriak sortuz. Guztien gainetik bateriaren estilo barrokoa nabarmentzen da. Baliteke garapen-bidaia honetan zaleren bat atzean utzi izana eboluzio naturala onartu ezinik, baina Mastodon, Isis edota Helmetekin jotzeak beste zale asko ekarri dizkio, punta-puntako taldea dela berretsiz.