“Ten years on” ****

“Ten years on” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-ten-years-on/@@download/image/New_Mastersounds_Ten_years_on.jpg
2010/03/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
The New Mastersounds
105.zenbakia
Azken urteotan funk eta soul doinuen loratze interesgarria bizi izan dugu. Askok esango dute Amy Winehouse eta antzeko izar berrien eraginez izan dela, baina hauek AEB, Europa nahiz Japoniako merkatuetan izandako promozioak miseria asko ere ekarri ditu. Zorionez, funk eta soul doinuen berpizte honetan zeresan handia izan dute TNM bezalako taldeek. Europan dagoen funk-soul-rock banda interesgarrienetakoak, hamar urte egurra ematen daramatzanak, disko berria kaleratu du aurrekoen maila altuari eutsiz.