“Snakes for the divine” ***

“Snakes for the divine” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-snakes-for-the-divine/@@download/image/high_on_fire_snakes_for_the_divine.jpg
2010/06/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
High on Fire
108.zenbakia
 “Snakes for the divine” ***
High on Firek bere ohiko produktua dakar azken lan honetan ere: gitarra riff astunak, bateria eta baxu erritmo zanpatzaileak, eta hain bereizgarria den Matt Pike-ren ahots samina. Snakes for the divine honetan, gainera, oraindik ere urratuago abesten du, diskoari etsipen kutsua emanez. Bestelakoan, estoner-doomaren inguruan mugitzen da diskoa, ereserki moduko zatiak sartuz eta heavy puntu bat emanez. Ezagutzen ez dituenarentzat, aukera polita izan daiteke klasiko bat izateko bidean dagoen taldearengana lehen hurbilpena egiteko. Hori bai, gauza berritzaileen bila dabilenari beste talderen bat gomendatuko nioke.