“Saio Iraunkorrak Vol. 1” ***

“Saio Iraunkorrak Vol. 1” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-saio-iraunkorrak-vol-1/@@download/image/Daddy_jeff_saio_iraunkorrak.jpg
2010/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Daddy Jeff
109.zenbakia
 “Saio Iraunkorrak Vol. 1” ***
Mixtapeak disko jartzaileek egindako sesioen grabazioak dira; hasiera batean kasete formatuan egiten ziren eta hortik datorkie izena. Normalean, editatu gabeko grabazioak izaten dira, modu ez profesionalean ekoiztutakoak eta disko jartzailearen lana aditzera emateko asmoz kaleratutakoak. Daddy Jeff aski ezaguna da gure artean; Selektah Kolektiboko abeslari eta ekoizlea, disko jartzailea eta irrati esataria. Euskal raparen erreferentea. Mixtape honetan, trebetasun handiz, 80ko eta 90eko hamarkadetako rap doinu ez oso ezagunak bildu ditu estilo honen zaleen gozamenerako.