Rush to Relax ****

Australiako punk laukotearen hirugarren lana da hau. Primary Colors aurreko diskoaren ildotik, honakoan ere punk rock irakaspenak (The Saints eta Pagans banden eraginak, esaterako) Ingalaterrako post punk erritmo angeluarrekin (tartean The Fall eta Wire taldeak) uztartu dituzte, beti ere garage rocka baztertu gabe. Emaitza ezaguna da taldearen ibilbidea hastapenetik jarraitzen dugunontzat: garapen luzeko punk pieza sinpleak doinu oldarkorrekin tartekatuta. Horren erakusle garbia da diskoa irekitzen duen Anxiety. Egun aurki daitekeen punk talde interesgarrienetarikoa da ECSR.