“Rompe el Dogma” ****

“Rompe el Dogma” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-rompe-el-dogma/@@download/image/Atomizador_Rompe_el_Dogma.jpg
2010/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Atomizador
108.zenbakia
Lagun batek jarri zidan bere etxean gau parrandero baten ostean autoekoizpen hau, eta zur eta lur gelditu nintzen. Bi kanta biltzen ditu, CD-R formatuan, eta Jose madrildarrak –Atomizadorren atzean dagoen musikaria, besteak beste, A Room with a View eta Campamento Ñec Ñec taldeetako musikaria– egin ohi dituen marrazki obsesiboekin jantzia dator. Bi doinuek ahotsa dute oinarri, alegia, harmoniak, ahots kapak eta melodiak dira nagusi. Ez ohiko lana, ezbairik gabe, baina behin eta berriz entzutea merezi duena. Madrildar honen talde kutunen atzean Beach Boys daude, eta biziki maite du Brian Wilson hondartzako semearen Smile diskoa. Atomizadoren unibertsoan arakatzeko: http:// afeitealperro.blogspot.com/.