Nerea Pena Txupinazoa? Gaztelu plazan, eta festara!

20 urte. Iruindarra. Lizarrako Itxako eskubaloi taldeko hegalekoa. Hau da, Europako talde onenetako bateko jokalaria. Dagoeneko zorroa bete garaikur du, baina bide luzea du oraindik egiteke. Belaunean min hartuta ibili eta gero, sasoiaren bila dabil.
Hilabete gutxiren buruan Liga, Europako EHF Kopa, Superkopa eta Espainiako Kopa irabazi duzue. Hitz batean hori guztia?
Hitz bat baino gehiago esanen nuke.
Ligak lana ekartzen dit gogora, adibidez, eta Europako Kopak, ilusioa.
Azken parranda taldekideekin, noiz?
Urrian edo azaroan ederra bota genuen, Lizarran bertan.
Eta lehen autografoa?
16 edo 17 urterekin. Atentzioa eman zidan, baina orain haur asko datozkigu partidak eta gero.
Eta zuk zeini eskatu izan diozu sinadura?
Portlanden ibilitako batzuen sinadurak ditut. Eta Iosu Olallaren eskumuturrekoa.
Zein gol duzu buruan?
Europako Kopako finalean, Alemanian, sartutako bi, okertze bidean zen partida zuzendu zutelako.
Arbitroak txartel gorria atera dizu...
Behin baino ez zait hori gertatu, Errusian duela gutxi. Amorru biziz hartu nuen.
Autobusean edo hegazkinean, zer?
Musika entzun, ordenagailuarekin ibili edo taldekideekin hitz egin.
Hitz egin, zertaz?
Eskubaloiaz ez. Kontu pertsonalez batez ere.
Eskubaloiari esker ezagutu duzun tokiren bat gomenda iezaguzu.
Mazedoniak harritu ninduen eta Viena asko gustatu zait.
Eta Lizarrako txoko bat?
Los Llanos parkea, nahiz eta ez naizen asko joaten.
Eskubaloian bezain trebea, zertan?
Teknologia berrietan. Facebook,Tuenti, Messenger urrutiko lagunekin harremanean jartzeko erabiltzenditut.
Txupinazoa?
Gaztelu plazan... eta festara!. Uztailean oporretara joaten naiz, baina uztailaren 6an eta 7an Iruñean izaten naiz.