“Mondo Totale” ****

“Mondo Totale” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-mondo-totale/@@download/image/Ginferno_Mondo_Totalek.jpg
2011/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Ginferno
119.zenbakia
 “Mondo Totale” ****
Madrileko taldeak bigarren lana argitaratu du zazpi urte eta gero. Aurreko disko interesgarri harekin alderatuz, nabari den aldaketa nagusia ahotsa da (Kim Warsen), taldea instrumentala izan baitzen hastapenetan. Grabazio koloretsua da: askotariko perkusioek eta surf estiloko gitarrek bultzatuta, seikoteak makina bat musika estilo bortxatu ditu, tartean, calypsoa, swinga, surfa, edota free jazza. Spaghetti Western baterako zein B Saileko Zientzia Fikziozko film baterako soinu banda bikaina da. Disko ausarta eta gozagarria, belarriak asko irekiz gero.