Live in London ***
Iragan mendeko 90eko hamarkadan, acidjazz bezala ezagutu zen estilo/etiketaren ezinbesteko erreferente izan ziren. Garai hartan, Ingalaterran bereziki, soul, jazz eta funk erritmoen berrindartze prozesua eman zen, eta bide horretan Jean Paul Bluey Maunickek eta bere lagunek zer esan handia izan zuten. Konturatzerako 30 urte bete ditu egitasmoak eta, ospatzeko nahikoa arrazoi denez, Londresen emandako kontzertuaren grabazioa kaleratu dute disko bikoitzean. Urte hauetan taldetik igaro diren abeslari esanguratsuenak elkartuta, azken urteetako soul, jazz eta funk dotoreena zuzen-zuzenean.