Libe Garcia de Cortazar: "Nire kroketak oso famatuak dira!"

Libe Garcia de Cortazar: "Nire kroketak oso famatuak dira!" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-libe-garcia-de-cortazar-quotnire-kroketak-oso-famatuak-diraquot/@@download/image/libe_garcia_de__1366203127.jpg
2012/12/07
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Sorkunekin hasi zen abeslari eta teklista gasteiztarra, eta Neubatekin aritu zen gero. Izaki Gardenak-en aditzen dugu orain eta berriki aurkeztu du, gainera, buruan zebilkion proiektu propioa...

Ze abestik definitzen zaitu hobeki?
The Beatlesen Don´t let me down.

Zein talderekin ariko zinateke gustura?
Nik sortutako abestiak jo nahi izan ditut beti eta orain lortu dut talde on bat osatzea! Atxuxekin, Enekorekin eta Txusekin oso pozik nabil!

Zein da inoiz eman duzun kontzerturik onena?
Gasteizko Errotako jaietan Neubatekin kalean jo genuenekoa, ahaztezina izan zen...

Eta zein da ikusi duzun hoberena?
Ezin dut bakarra aukeratu!

Miresten duzun musikaria?
Tina Turner.

Eta erraietaraino sartu zaizun diskoa?
Grace,
Jeff Buckleyrena.

Zein da erosi zenuen lehena?
Country Show eta Lo mejor de los 60, Eroskin erositako bi kasete, oraindik etxean dauzkat.

Eta, azkena?
Edith Piafen bigarren eskuko binilo bat.

Zuzenekoetan ezinbertzekoa duzu…
Elkarrizketa labur batean aipatzeko gauza gehiegi! Mania asko ditut...

Argazkiak sinatuz ere ikusi dugu zure izena. Baduzu bertze afiziorik?
Sukaldaritza. Oso famatuak dira nire onddo eta urdaiazpiko kroketak!

Oraindik betetzeke duzun ametsik...
250 gramo baino gehiago pisatzen ez duen teklatu bat edukitzea, nire sorbaldak eskertuko luke...
Iritsiko al da diskorik?  
Momentuz, asmoa jotzea da, abestiek nola funtzionatzen duten ikusteko. Aurrera begira bai, diskoa grabatu nahiko nuke, baina oraindik ez...