“Let England shake” ***

“Let England shake” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-let-england-shake/@@download/image/PJ_HARVEY_Let_England_shake.jpg
2011/03/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
PJ Harvey
116.zenbakia
Astindu Ingalaterra. PJ Harvey abeslari ingelesak mezu argia helarazi nahi du: guden alde krudela erakutsi eta bere herrialdea esna dadin astintzen du Ingalaterra. Disko gordina da, soinu aldetik eta hitz aldetik. XIX. mendeko eliza batean egindako grabaketan instrumentuek eta ahotsek tonu zaharkitua dute, eta oihartzun eta erritmo lasaiekin nolabaiteko oreka sortzen da. Oreka hori hitz gogorrekin apurtzen da, The glorious land abestian bezala; Amerika eta Ingalaterrari buruzko aipamena eginez, gure lur goresgarriaren fruitua deformatutako umeak direla esaten digu. Gogoeta sakonetara garamatza.