Kalea, dantza egiteko oholtza

Kalea, dantza egiteko oholtza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-kalea-dantza-egiteko-oholtza/@@download/image/20109246336Irun._IrunBreak-1.jpg
2012/12/13
berria
 Kalea, dantza egiteko oholtza
Dantza Hiria zirkuitua joan den astean abiatu zen eta asteburu honetan Ipar Euskal Herrira  iritsiko da. Larunbatean, Baionan izango dira dantza emanaldiak eta igandean, Donibane Lohizunen. Etzi, Errenteria-Oreretan ere izango da emanaldirik. Bosgarrenez antolatu dute dantza jaialdia.
 

 

Larunbat arratsaldean, Izaskun Lapaza donostiarra, Eneko Balerdi aiarra, eta Bartzelonako Del-reves, Pragako 420 People eta Manchesterreko Chamaleon taldeak ariko dira Baionako zenbait tokitan.

Igandea goizean, Izaskun Lapazak eta Irunbreak taldeak egingo dute dantza Donibane Lohizunen, eta arratsaldean, Errenteria-Oreretan, Kukai dantza taldeko ikasleak, Manchesterreko Chameleon, Bilboko Organik eta Bartzelonako Del-reves jardungo dira.