Josebe Iturrioz: "Ez nauzue sekula gona jantzita ikusiko"

Josebe Iturrioz: "Ez nauzue sekula gona jantzita ikusiko" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-josebe-iturrioz-ez-nauzue-sekula-gona-jantzita-ikusiko/@@download/image/fotomaton_joseb_1357899275.jpg
2013/01/04
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Filosofian lizentziaduna da ordiziarra, eta ttikitatiko pasioari segida eman dio batez ere azken urteetan. Telebistan ikusi ohi dugu maiz, baina Berdintasun Teknikaria ere bada.


Nor miresten duzu?
Nire ondoan beti lanean dabiltzan militanteak.

Eta aldiz, pikutara bidaliko zenuke gustura:
Mariano Rajoy, Angela Merkel eta hauek guztiak!

Josebek gainean behar du beti?
Nire gailu guztiak: sakelakoa, edo iPod-a, edo iPad-a... Hauek gabe ezin etxetik atera!

Eta zerekin ez zaitugu inoiz ikusiko?
Ez nauzue sekula gona jantzita ikusiko.

Ikusezin bihurtzeko boterea izango bazenu...

Ez dut inoiz horretan pentsatu eta, bat-batean, ideiak lotsarazi nau. Orain sartu ez naitekeen tokietan sartu eta ahal bezainbeste kuxkuxean ibiliko nintzateke!

Zein da zure bizitza hobekien deskribatuko lukeen soinu banda?
Abesti asko dira garrantzitsuak, baina, Madonnaren Like a Virgin (1984).

Pelikula bat?
Kimberly Peirceiren Boys don’t cry (1999).

Liburu bat?
George Orwellen 1984 eleberria (1948). Eta, zerbait pikanteagoa aukeratu beharko banu, Virgine Despentes idazle kuttunaren Teoria King Kong (2007).

Zer ezin da falta zure egongelan?
Lubrikantea!

Ez duzu sekula ahaztuko...
2000 urtean Kordobako Jardunaldi Feministetan egon nintzenekoa, ikaragarria izan zen. Eta bestetik, gore samarra den arren, dorre bikien erorketa. Ezin nituen begiak telebistatik kendu....

Aldiz, burutik ezabatu nahiko zenuke...
Azoreseko argazkia. Aznar, Bush eta konpainia hankak mahai gainean dituztela ageri direna... Sekulako nazka ematen dit!