Jone: “Ilargira? Maleta bete traste hartuta”

Jone: “Ilargira? Maleta bete traste hartuta” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-jone-ilargira-maleta-bete-traste-hartuta/@@download/image/2009642090Jone.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
 Jone: “Ilargira? Maleta bete traste hartuta”
Anoetako abeslari gazte honek bi disko argitaratu ditu orain arte. Hori Nahikoa izan da askoren abeslari kuttun bilakatzeko, baina… GAZTEZULOren testari erantzuteko? Horretarako ere bai, jakina! 

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Ni? Zuzenean zerura!
Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen esaldia. Esaldi hori existitukobalitz, zertarako ligatu? Buruari eragin eta ausartu parean duzun horikonkistatzen!


Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena… Orain egun gutxi,neska ile horien estereotipoa puskatzen nuela esan zidan batek, erdibarrezka. Isilik geratu nintzen, baina ez nekien barrez edo negarrezhasi.



Gorroto duzu. Gezurra.

Atsegin duzu. Iratzargailua jarri gabe lokartu ahal izatea.



Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit. Kasu egingo diot 65 urte bete arte. Hortik aurrera… ezta pentsatu ere!


Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea. Filma: Amelie. Liburua: Loopuesto al amor (Julie Buxbaum). Abestia: Biok soberan (TxumaMurugarren). Diskoa: Isladak (Kauta). Taldea: Kerobia.



Poltsikoan beti daramazu: Gauza gutxi edo bat ere ez; orain mini-poltsikoak eta poltsa erraldoiak egiten dituzte.


Zure txoko maitea. Nire herria, Anoeta.



Ajeari aurre egiteko formula perfektua… Oheratu aurretik hiru basokadaur edatea. Onena, hala ere, berandu baino lehen erretiratzea.


Ikusezina izateko boterea bazenu… Susmo txarrak saiheste aldera, ez dut uste zehaztasunak ematea komeni denik.