“Join the car” *****

“Join the car” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-join-the-car/@@download/image/Car_Crash_Set_Join_the_car.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Car Crash Set
99.zenbakia
 “Join the car” *****
Car Crash Set 1981. urtean eratu zuten Zeelanda Berrian eta 1986an desegin. Hortaz, oraingo hau berrargitalpen ofizial bat da, taldeak bost urte haietan plazaratu zuen materialaren bilduma. Electropopa da bertan nagusi, gitarrek eta sintetizadoreek bultzaturiko popa alegia, gurean Delorean eta We Are Standard taldeek egiten dutenaren tankerakoa. Zeelanda Berriko New Order-ak direla ere esan omen du baten batek. Nolanahi ere, hezurrak astintzeko aproposak diren pop kutsuko elektro-erritmoak gordetzen ditu diskoak eta, beraz, rockzale zein elektronikazaleek gustuko izango dute. Harribitxia.