Jet Lag Fest Bilbao Urban Expressions jaialdia Bilborocken baitan

Jet Lag Fest Bilbao Urban Expressions jaialdia Bilborocken baitan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-jet-lag-fest-bilbao-urban-expressions-jaialdia-bilborocken-baitan/@@download/image/20119304771noticia20.jpg
2012/12/13
berria
Musika, ideiak eta sormena uztartuko dituzten hainbat emanaldi eskainiko dituzte gaur, irailaren 30a, eta bihar, urriak 1. 

Bilborockeko kontzertuen osagarri gisa sortu zuten Jet Lag Fest Bilbao Urban Expressions jaialdi hau duela lau urte. Kaleko arteari eman nahi zaio protagonismoa, tendentzia gazte eta berrienei: graffitiak, performanceak, moda…

Gaurko egitaraua 18:45ean hasiko da Bilboko erriberan egingo den Txalabilbote ikuskizunarekin. Ikuskizun honen ondotik honakoak arituko dira jarraian: Kalemonsters (mikroikuskizunik beldurgarriena); Retromaquina (moda instalazioa estilismoak sortzeko); Urban Knitting (graffitiak); Oasis Floracusticos (instalazio interaktiboa); 100% Fragmentados (performancea); Miradas Urbanas (moda desfilea) eta Kalemonsters (Mikroikuskizunik beldurgarriena). Kontzertuak 21:30ean hasiko dira: Marah eta Two Mules & A Rainbow.

Biharko egitarauak gaurkoaren eskemari jarraituko dio: 19:00etan Kalemonsters (mikroikuskizunik beldurgarriena), eta gero emanaldi andana etorriko da: Urban Knitting (lanarekin egindako graffitiak); Oasis Floracusticos (instalazio interaktiboa); Bilbao Photo Walk (argazki maratoia); Moda Mapa (moda lehiaketaren desfilea); eta The Pinker Tonesen kontzertua.

Denetarik bada, kolore eta gustu guztietakoa.